XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez nintzen ziur gainera, bere gorputzaren aurrean nazkarik ez ote nuen sendituko.

Concha-k nigar egingo du nere hilketaren berri jakiterakoan; hilabete batzutan ez du bizitzeko gustorik izango.

Halere hil behar zena ni nintzen.

Bere begi polit eta maitegarritaz pentsatu nuen: ORAIN begiratuko banindu, bere begitarte ona; begietan bertan geldituko litzaioke berarengandik ez litzaidake fitsik nereganatuko.

Bakarrik nintzen. Tom ere bakar zen, baina ez modu berdinera.

Ankak zabal-zabalik, irripar antzeko zerbait eginaz, aulkiari begira zegoen, harritu-itxura zeukan.

Aulkia emeki ukuitzeko, eskua luzatu egin zuen, baina dardaraz zegoelarik, atzera egin zuen fite.

Ni Tom izan banintz, ez nuen aulkia ukuitze hartatik pozarik aterako: (...).